XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GALDERA SARITUAK.

a) Azalpena.

Ariketa berria dugu honako hau.

Eta zuzen zuzenean hiztegia lantzera doa, baina, hiztegiaren ezezaguna den aspektu bat batipat, hots, sinonimia eta antonimia, beharrezkoak, bestalde.

Galderak eta erantzunak daude jokoan, baina, erantzunak aukeran daude.

Egiazkoak margotu ondoren, irudi polit bat agertzen da.

Beraz, irrika sortu behar du ikasleengan.

Hitzen zailtasuna handiegia balitz, gogoratu, oinarrizko hiztegian daudela eta, noizean behin kontsultatzeko daudela.

Ahal balitz, beraiek, hau da, ikasleek erabaki beharko lukete nola atera atakatik.